'Txotxongiloak eta emakumeak', txotxongiloen eta emakume txotxongilolarien gaineko ibilbidea

Ataria 2022ko urriaren 19a

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, larunbat honetan Topic-en bi bisita gidatu berezi egingo dituzte; lehena euskaraz izango da, 10:30ean, eta bigarrena gazteleraz, 11:30ean.

Bisita horiekin Topic-ek omenaldia egin nahi die historiako emakume txotxongilolari guztiei. Helduen (12 urtetik gorakoak) sarrerak 6 euroko prezioa izango du; haurrenak (12 urte bitartekoak), berriz, 5 euro. Izena emateko, 943 650 414 telefono zenbakira deitu edo cit@cittolosa.com helbidera mezua bidali behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!