Urriaren 29an, Alcoyano txarangaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiei amaiera emateko, kalejira egingo du txarangak berak Tolosako kaleetan zehar, 10:00etatik aurrera. 14:30ean, bazkaria izango da Fronton jatetxean, eta bertara joango dira urteurrenaren erakunde laguntzaileek eta txarangako kideak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?