Jon Vallejo 14. izan da Etapakako Mendi Lasterketen Espainiako Txapelketan

Ataria 2022ko urriaren 17a

Ostiraletik igandera bitarte jokatu zen Zamorako Sanabria herrian (Gaztela eta Leon), eta tolosarrak 11 ordu 40 minutu eta 58 segundo behar izan zituen 110 kilometroak egiteko.

110 kilometro eta 6.000 metroko desnibel positiboa. Erronka hori zuten aurretik ostiralean Sanabrian elkartu ziren 111 korrikalarik. Ostiralean hasi eta igandean amaitzen zen Etapakako Mendi Lasterketen Espainiako Txapelketa, eta 111 ausart horien artean zegoen Jon Vallejo tolosarra. Ostiral goizean, 36 kilometroko etapan, hamazazpigarren izan zen Vallejo (3.54.55); larunbatean, 42 kilometroko etapan, hamalaugarren helmugaratu zen (4.23.29); eta igandean, 32 kilometroko proban, hemezortzigarren sailkatu zen tolosarra (3.22.34). Emaitza horiei esker, tolosarra hamalaugarren izan zen sailkapen nagusian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!