Memoriak bizirik jarraitzen du

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 16a

omenaldia 14 1665919904647
omenaldia 1 1665919895745
omenaldia 2 1665919896681
omenaldia 3 1665919897252
omenaldia 4 1665919898086
omenaldia 5 1665919898740
omenaldia 6 1665919899446
omenaldia 7 1665919900240
omenaldia 8 1665919901053
omenaldia 9 1665919901800
omenaldia 10 1665919902381
omenaldia 11 1665919903092
omenaldia 12 1665919903652
omenaldia 13 1665919904145

Lasa eta Zabalaren desagertzearen 39. urteurrenean, urteroko omenaldia egin diete Tolosako Olarrain auzoko txokoan.

39 urte bete dira gaur Joxi Zabala eta Joxean Lasa desagerrarazi zituztela. Urteroko hitzorduari huts egin gabe, Zabalaren eta Lasaren senide eta lagunak bildu dira Tolosako Olarrain auzoan dagoen haien monolitoen atarian. Adar hotsak iragarri du omenaldiaren hasiera. Bertsoak, ohorezko agurra eta ohiko lore eskaintza izan dira ondoren, eta beste batez, guztiek argi utzi dute haien memoriak bizirik jarraitzen duela.

Horrez gain, beste behin, egia exijitu dute: "Gaur egun oraindik batzuek ukatzen jarraitzen dute beraiena ez den errelato bat egon badagoela. Honekin, gatazka honetan izan duten erantzukizuna, eta gatazka beraren izaera politikoa ezkutatu nahi dute. Zoritxarrez, hemen gauden guztiok, gure haragitan sufritu dugulako, badakigu ukatu nahian dabiltzan kontakizun hori existitzen dela, eta sufrimendu askoren gain eraikita dagoela".

Era berean, Estatuak gatazkan izan duen ardura errekonozitu behar duela eskatu dute: "Herri honetan oraindik argitu gabe jarraitzen duten pasarte beltz ugari daude. Gerra Zikina, milaka tortura kasuak, gaur egun oraindik desagertuta jarraitzen duten euskal herritarren kasuak edota segurtasun indarrek hildako ehunka eta ehunka euskal herritarren eta militanteen kasuak. Herri honek agertoki demokratiko bat eskura dezan, bakea eta askatasuna lor ditzan, gertatu zena argitara atera behar du. Horixe baita herri honen determinazioa etorkizunerako. Eta etorkizun hori, ezingo da abiatu iraganak utzitako guztiaren egia, aitortza, justizia eta erreparaziorik gabe. Omenaldirik onena bakea eta askatasuna irabaztea da".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!