Jokatu da Ogi Berri Txapelketako lehen jardunaldia

Ataria 2022ko urriaren 16a

Markagailu nahiko estuak izan dira hiru mailetan.

IX. Ogi Berri Pilota Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren lehen jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean Beotibar pilotalekuan. Promesen mailan, Tolosa Aurrerako Perurena-Gabirondok 22-18 irabazi zioten Etxeberria-Mario Garcia bikoteari. Lehen mailako neurketan, Intxurre elkarteko Zubeldiak ez zuen partida irabazi, Odriozolarekin batera 22-14 galduz Etxaniz-Eskuza bikoaren aurka. Elite mailan, Tolosa Aurrera elkarteko Aizpuruk irabazi ahal izan zuen partida estu batean. Igoarekin batera 22-20 irabazi zioten Mata-Cuairan bikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!