San Esteban auzoa gaztetu dute umeek

Jon Miranda Labaien 2022ko urriaren 15a

San Esteban auzoko XXXIV. Kultur Astearen barruan ume jolasak egin dituzte gaur arratsaldean eta buruhandiak eta entzierroa zezen txikiekin.

Tolosako San Esteban auzoan kultur astea ari dira ospatzen egunotan. Gaur arratsaldean umeen txanda izan da. Haientzako jolasak prestatu dituzte eta ondoren, buruhandiak eta zezen txikiekin entzierroa izan da.

Gau parterako bestelako ekimenak izango dituzte San Esteban auzoan eta biharko egitarauarekin amaituko da XXXIV. Kultur Astea:

  • Urriak 15, larunbata
    • 22:00. Laskotxaranga.
    • Ondoren. Bassagain Soinu Sistema.
  • Urriak 16, igandea
    • 9:00. Tolosako Udal Txistulari Bandaren diana.
    • 10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.
    • 12:00. Kalejira auzoko txarangak alaituta.
    • 14:00. Auzoko babarrun jatea.
    • Ondoren. Dantzaldia eta karaokea, Joxe Mendizabalekin. Atsedenaldian, toka txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!