Laura Martin hil da, Juan Carlos Garcia Goenaren alarguna

Ataria 2022ko urriaren 15a

Argazkia: @BerdintasunEJGV

GALen azken biktima izan zen Garcia Goena, 1987an, eta Laura Martin urtetan aritu zen egileak zein ziren jakiteko borrokan.

Berria.eus-en GAL 30 urte argitalpenean Samara Velte kazetariak jasotakoaren arabera, GALen azken biktima ofiziala izan zen Garcia Goena. Tolosakoa zen jaiotzez, baina zazpi urte zeramatzan Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta, Hendaian. Ez zen ohiko iheslaria: ez zuen erakunde batean militatzen, eta ideal politiko argirik ere ez zitzaion ezagutzen; soldadutzatik ihesi joan zen Ipar Euskal Herrira. 1987ko uztailaren 24an autoan jarritako lehergailuak eztanda eginda hil zen.

Segituan aldarrikatu zuen GALek atentatua. Jose Amedo komisariordea eta Michel Dominguez polizia auzipetu zituzten, haien bikotekideek haien aurkako lekukotasuna eman ostean. Dominguezen neska-lagunak, ordea, atzera nota zuen bere akusazioa azken unean. Gerora oker zabaldu denaren aurka, Amedo eta Dominguez ez zituzten zigortu Garia Goenaren hilketagatik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!