1962an jaiotakoek ospakizuna egingo dute

Ataria 2022ko urriaren 13a

Urriaren 29an elkartuko dira, eta poteoa eta bazkaria egingo dituzte.

Aurten 60 urte egin edo egingo dituztenen ospakizun festa antolatu dute Tolosan. Urriaren 29a izango da eguna, eta 13:30ean elkartuko dira Karela tabernan poteorako. Ondoren, bazkaria egingo dute Orbela tabernan, eta bertaratzen direnentzat opari bana banatuko dute. Prezioa 65 eurokoa da, eta izena emateko azken eguna urriaren 22a.  Izena ematerakoan, ondorengo kontu korrontean sartu behar da dirua: ES55 3035 0141 86 1411050851. Informazio gehiagorako, 657 724 721 telefono zenbakira deitu behar da. «Zuen zain gaude; 60ak behin bakarrik beteko ditugu, eta ospatzea merezi du».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!