Iker Vicente Tolosako Kantabrikon egongo da bihar eta hilaren 21ean

Ataria 2022ko urriaren 13a

Nafarrak bi apustu bota ditu. Bata, Aitzol Atutxari. Bestea, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Eneko Otañok osatuko luketen bikoteari.  

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicente apusturako gogoz azaldu da. Bihar Tolosako Kantabrikon egongo da Aitzol Atutxaren zain. Dena irekita utzi nahi izan du Vicentek, eta bizkaitarrari abantaila emateko prest dagoela ere esan du. Apustua aurrera ateratzekotan, beraz, bihar erabaki beharko dituzte egin beharreko lanak eta baldintzak.

Urriaren 21ean berriro Kantabrikora itzuliko da nafarra. Kasu horretan, desafioa Txikia IV.ari eta Otañori bota die. Bakarra bikotearen aurka. Vicentek 40 kanaerdiko eta azkoitiarrak eta beizamarrak bat gehiago, hau da, 41. Berria egunkarian azaldu denez, Julen Alberdik ezezkoa esan omen du, hala eta guztiz ere, Vicentek itxaropena ez duela galdu esan du elkarrizketa horretan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!