Jaien amaiera, une hunkigarri eta guzti

Ataria 2022ko urriaren 12a

Berazubiko jaien azken txanpan dantzan dabiltza auzotarrak. Paella jatea egin dute gaur eguerdian, eta ondoren, Jose Antonio Telleriari omenaldia eskaini diote. Irailaren 21ean zendu zen auzoko jaien antolakuntzan urtean igaro zituen Telle.

Atzo, tortilla lehiaketa ospatu zuten Berazubin. 15 parte hartzaile izan ziren. Marialuk irabazi zuen lehen saria eta Rosa geratu zen bigarren postuan. Paella herrikoian, 146 auzotar elkartu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!