Eskubaloiaren Euskal Kopako finalerdia jokatuko du gizonezkoen Tolosa Eskubaloiaren lehen taldeak bihar, Usabal kiroldegian. Aurkaria ez da nolanahikoa izango: Asobal ligan jokatzen duen Irungo Bidasoa taldea. Eskubaloi neurketa 11:30ean hasiko da, eta sarrera arruntak 10 euro balioko du eta bonua dutenek bost euro ordainduko dute.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!