Eskuak zikinduz aritu dira sukaldean

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 9a

Berazubi auzoko festen barruan gaur goizean haurrentzako sukaldaritza ikastaroa eskaini du Arzakeko Lander Cornago sukaldariak.

Beste urte batez, sukaldean murgiltzeko aukera izan dute Berazubiko haurrek. Eta halaxe egin dute Arzakeko Lander Cornago sukaldariaren laguntzarekin. Txokolatezko gailetak egiten ikasi dute aurtengoan; postre erraza eta zailtasunik gabekoa. Gaztetxo askok hartu du parte ikastaroan eta gustura aritu dira eskuak zikintzen sukaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!