Euskaraz hitz egiteko gonbita

Ataria 2022ko urriaren 8a

MintzaPoza tonbola jarri du Galtzaundi Euskara Taldeak gaur, Tolosako Gaztelako atean.

Herritarrak Mintzalaguna proiektura gerturatzeko asmoz, MintzaPoza tonbola jarri du gaur, Tolosaldeko euskara taldeak Tolosan.

Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera urtean zehar hainbat ekintzetan ere parte hartzen dute.

Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.

Mintzalagun taldeetan izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, parte hartu nahi duenak herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar du izena ematera. Bestetik, online ere izena eman daiteke.

Nafarroa Oinez

Bestalde, eta beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Tolosaldetik Tafallara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 09:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!