Asteazkena bitarteko egitarau betea prestatu dute

Ataria 2022ko urriaren 8a

Atzo hasi ziren Berazubi auzoko jaiak. Gaztetxoak izan dira gaurko lehen ekitaldietako protagonistak; xakean eta futbolean aritu dira.

3x3 futbol partidekin hasi dute gaurko egitaraua Berazubin. Estadio ondoko pasabidean osatu dituzte bi futbol zelaiak eta bertan aritu dira txandaka 15 minutuko partidak jokatzen. Festagunean aldiz, xakean aritu dira.

Egitaraua

  • Urriak 8, larunbata
    • 10:00. Aldi bereko xake partidak.
    • 10:00. 10 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, 4x4 futbola.
    • 12:00. Gizonezkoen Toka Txapelketa.
    • 16:30. Umeentzako jolasak.
    • 17:30. Txokolatada.
    • 19:00. Pintxo-potea.
    • 19:30. ZOOM orkestraren lehenengo saioa.
    • 22:30. Danborrada auzoko kaleetan.
    • 23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik.
    • 00:00. ZOOM orkestra.
  • Urriak 9, igandea
    • 09:00. Tolosako Udal Txistulari Bandaren diana auzoko kaleetan zehar.
    • 10:00. Haurrentzako sukaldaritza ikastaroa Arzakeko Lander Cornago sukaldariaren eskutik. Izen-ematea: Auzo elkartean.
    • 11:00. IV. Europako Txapela Jaurtiketa Txapelketa.
    • 14:00. Bazkaria plazan, Larreak zerbitzatua eta DJ Peruk alaituta.
    • 18:00. Amaterra eta Tolosaldeko Ahots Gazteak, 3 Tabernan.
    • 19:00. Tolosalsa.

  • Urriak 11, asteartea
    • 19:30. Patata tortilla lehiaketa, Tolosa CF plazan. Oharra: tortillak plazan bertan egin beharko dira.
    • Ordu berean. Pintxo-potea, LaskoTxarangak girotuta.
    • 21:00. Herri afaria (norberak eramanda).
    • 23:30. Capitan Mercury taldearen kontzertua.
  • Urriak 12, asteazkena
    • 12:00. Emakumezkoen Toka Txapelketa.
    • 14:00. Paella erraldoia.
    • 19:00. Areto Dantzak
    • 21:30. Arratoiaren erretzea, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!