1967an jaiotakoek ospakizuna egingo dute

Ataria 2022ko urriaren 6a

Azaroaren 12an elkartuko dira, eta poteoa eta bazkaria egingo dute.

Aurten 55 urte egingo dituztenen ospakizuna antolatu dute Tolosan. Azaroaren 12a izango da eguna, eta 13:00etan elkartuko dira Fronton tabernan poteorako. Ondoren, bazkaria Botarri jatetxean egingo dute, 14:30ean. Prezioa 65 eurokoa da, eta izena emateko azken eguna urriaren 28a. Izena emateko eta ordainketa moduak jakiteko 606 93 11 73 zenbakira Whatsapp mezua bidali edo marijose.pagola@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!