Tolosako Udalak lanean jarraitzen du natura eta, bereziki, herriko berdeguneak zaindu eta guztiak egoera onean mantentzeko. Horretarako, besteak beste, kimaketa lanak, zuhaitz landaketak edota mozketak ere egiten ari da urtean zehar, betiere, zuhaitzen zein berdeguneen egoera aurrez aztertuta eta horien mesedetan.
Igarondo (biala) eta Ibaiondo kaleak batzen diren bide gaineko maldan dauden zuhaitzak, esaterako, lehortuta daude eta horrek, zuhaitz horien handitze zein loratzea eragozteaz gain, arriskuan jartzen du zuhaitzen biziraupena zein eremuko segurtasuna, enborren egoera dela eta, horiek puskatu eta errepidera jausteko arriskua baitago.
Hori aintzat hartuta, igandean, hilak 9, mozketa lanak egingo dituzte bertan, esan bezala, egoera txarrean dauden zuhaitzak moztu eta horien biziraupena zein eremuko segurtasuna berreskuratu eta bermatzeko. Horrela, egun dauden enbor-erorketa arriskuak saihestuko dira eta ondoko zuhaitzak, halaber, egoera onean hazi eta loratuko dira udaberrian.
Mozketa lanak direla eta, trafikoa etenda egongo da lanak irauten duten bitartean, hain zuzen, 7:30eatik eguerdira bitarte, gutxi gorabehera. Donostiarako noranzkoan doan erreia moztuko da, bertan garabiak kokatuko direlako. Horren eraginez, noranzko bakarra egongo da zabalik, eta ibilgailuen joan-etorriak mozketa lanetan egongo diren langileek kudeatuko dituzte, ibilgailuei zabalik egongo den errailera txandaka bidea emanez.