Xabi Alonso Bayer Leverkuseneko entrenatzailea izango da

Ataria 2022ko urriaren 5a

Oraindik ez du kontratua sinatu, baina baiezkoa eman dio talde alemaniarrak luzatutako proposamenari; bi denboraldirako hitzarmena sinatuko du.

Une batetik bestera, Xabi Alonso futbolari ohi eta azken urteetan Realaren bigarren taldeko entrenatzaile izandako ibartarra, Bundesligako Bayer Leverkusen taldeko entrenatzaile izango da ofizialki. Alonsok baiezkoa eman diola talde alemaniarrak egindako eskaerari. 2024ko ekainera bitarte sinatuko du kontratua, denboraldi honetarako eta hurrengorako, alegia.

Orain arte, hiru urteko esperientzia du talde bat zuzentzen Alonsok. Izan ere, Realaren bigarren taldeko entrenatzaile izan zen 2019-202, 2020-2021 eta 2021-2022 denboraldietan. 2021ean Bigarren Mailara igotzea lortu zuen, baina iaz taldeak maila galdu zuen, eta berak entrenatzaile izateari utzi zion. Aurrez, gainera, Alemaniako Ligan jokatu zuen (beraz, ez zaio arrotza egingo) Municheko Bayern taldearekin, 2014tik 2017ra bitarte. Datozen bi denboraldietan, Sebas Parrilla izango da ibartarraren laguntzailea.

Ez du ondo hasi aurtengo denboraldia Bayer Leverkusenek. Iaz Txapeldunen Ligara sailkatzea lortu ondoren, azken aurreneko postuan dago Bundesligan, bost punturekin; garaipen bakarra lortu dute. Txapeldunen Ligan, berriz, hiru jardunaldi jokatu ostean, hiru puntu lortu ditu. Hori dela eta, Gerardo Seoane orain arte entrenatzaile izan denarekin zuten hitzarmena eten dute, eta Alonso izango da taldearen prestatzaile berria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!