Galtzaundik bi ekimen antolatu ditu datozen asteburuetarako

Ataria 2022ko urriaren 6a

Larunbat honetan, MintzaPoza tonbola jarriko dute Tolosan; bestetik, urriaren 16ko Nafarroa Oinez festara joateko autobus zerbitzua antolatu dute.

Mintzalaguna egitasmoa hauspotzeko eta MintzaPoza transmititzen jarraitzeko, MintzaPoza tonbola egingo du Galtzaundi Euskara Taldeak larunbatean, Trianguloa plazan. 11:00etatik 13:30eara egongo da martxan eta 50 saritik gora lortzeko aukera izango da bertan.

Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera urtean zehar hainbat ekintzetan ere parte hartzen dute.

Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.

Mintzalagun taldeetan izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, parte hartu nahi duenak herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar du izena ematera. Bestetik, online ere izena eman diteke.

Nafarroa Oinez

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Tafallara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 09:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!