Martxel Iztuetak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataria 2022ko urriaren 5a

Azken hilabeteetan afizionatu mailan nabarmendu ondoren, 18 urteko Tolosako atzelari gazteak Baiko Pilotaren koadroa osatuko du.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan «klase handiko pilotaria da, ikusteko oso gustagarria», eta, bere ustez, «afizionatu mailako atzelaririk onena da momentu honetan».

Afizionatuetako azken hilabeteetan, Iztuetak hainbat txapelketa garrantzitsu irabazi ditu, hala nola Lezamako Torneoa, GRAVNI Torneoa eta Mallabiko Biharko Izarrak Torneoa.

Tolosa Aurrera Pilota Elkartean hezia, Iztuetak bi urtez sinatu du Baiko Pilotarekin eta azaroan egingo du debuta. Tolosarra eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!