Alzheimerrak eragindako familientzat, arreta psikologiko pertsonalizatua

Ataria 2022ko urriaren 5a

Tolosaldeko Buru Bihotzez Elkarteak, alzheimerrak eta beste dementzia batzuek eragindako eskualdeko familientzako arreta psikologiko pertsonalizatua eskainiko du.

Zerbitzu hori Tolosaldeko familia guztiei irekita egongo da, eta astean behin emango da. Aldez aurretik hartu behar da hitzordua, telefonoz (688 760 927) edo burubihotzez@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz; inolako kostu ekonomikorik gabeko zerbitzua da, Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baitute. «2022-2023 ikasturterako, gaixotasun larri hori (dementzia) duten Tolosaldeko bizilagunen eta haien familia zaintzaileen bizi-kalitatea ahal den neurrian hobetzen saiatzeko konpromisoaren aurrean, arreta psikologiko pertsonalizatua ematen jarraituko dugu», adierazi dute elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!