Tolosa CF mendeurrena

Erreleboka, San Frantzisko pasealekuan

Ataria 2022ko urr. 5a, 11:58

Urriaren 22an, Tolosako erdigunea atletismo pista bilakatuko da; Tolosa CF-ren mendeurrena dela eta, atletismo sailak antolatuta, errelebo lasterketa mistoak (4 x 400 metro) egingo dituzte.

Hiru kategoria bereizi dituzte, eta herritarrek, horietako batean parte hartzeko aukera izango dute. Batetik, gazteen mailan (2004 eta 2008 urte artean jaiotakoak); bestetik, kuadrillen mailan (2003an edo hortik atzera jaiotakoak); eta azkenik, kluben mailan (2003an edo hortik atzera jaiotakoak). Guztietan ere, taldeek mistoak izan beharko dute; gutxienez sexu bakoitzeko lasterkari bat izan beharko dute.

16:30ean hasiko da festa Tolosako San Frantzisko pasealekuan, taldeen aurkezpenarekin. 17:00etan, gazteen mailako finalerdiak jokatuko dituzte; finala 18:30ean izango da. 17:30ean kuadrillen mailako finalerdien txanda izango da; finala 18:45ean izango da. Azkenik, kluben mailako finalerdiak 18:00etan izango dira, eta finala, 19:00etan.

Urriaren 19a baino lehen eman behar da izena, eta bi modu daude horretarako: galdetegi honetan edo beheko irudiko QR kodea erabiliz. Ekitaldiaren amaieran sariak egongo dira. Parte hartzaile guztiek mendeurreneko kamiseta bana jasoko dute, eta lehen hiru sailkatuek garaikurrak eta afariak irabaziko dituzte. Atletismo sailetik argi dute «giro bikaina» izango dela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!