Gazteen artean boluntariotza bultzatzeko azoka

Ataria 2022ko urriaren 5a

17 elkartek eta 850 ikaslek hartuko dute parte Izaskun auzoan egiten ari den azokan. Tolosaldeko ikastetxe guztiak daude gonbidatuta bertara.

Gazteen boluntariotza azoka antolatu dute Tolosako Udalak eta Inmakulada Ikastetxeak elkarlanean. Azokaren helburu ere zehaztu dute: «Gazteen artean boluntariotza sustatzea eta boluntariotza proiektuak ezagutu zein esperimentatzeko gune bat eskaintzea, etorkizunean, gizarte eraldatzaile herritar konprometituak  izan daitezen». 

Azokara Tolosaldeko ikastetxe guztiak zeuden gonbidatuta eta 850 gazte inguruk hartuko dute parte, besteak beste Herrikide, Laskorain Ikastola, Orixe, Don Bosco, Gainberri, Tolosaldea, Peñascal eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek. Horrez gain, 17 elkarte egongo dira azokan beren proiektuak eta eskaintzak aurkezten: Jatorkin Al-Nahda, Abegi, Atzegi, Adinkide, Eskola Laguntza, Cear, Gizalde, Dya, AECC, Goyeneche, Itaka-Eskolapios, Gautena, Zutani, Urrats bat, Aspace , Asebier eta Dementzia Bizitzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!