Partidaren hasieran tolosarrak ez ziren fin aritu eta lehen laurdenean zazpi punturengatik galtzen joan ziren. Bigarren laurdenean taldeak aurrerapausoa eman, markagailuari buelta eman eta hamar puntuko aldeaz joan ziren atsedenaldira. Ondoren, aldea handitu zuen TAKEk. Lauko finala Eguberrietan jokatuko da.