«Adegik urratsik eman gabe jarraitzen du»

Ataria 2022ko urriaren 4a

Grafikagintzako langileak berriro kalera atera dira. Gaur hirugarren greba eguna dute, «hitzarmen duin baten alde». Trianguloa plazan hori oihukatu dute, besteak beste. Ostegunean berriro ere greba egingo dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta.

Sindikatu abertzaleen arabera grebaren jarraipena %80koa izaten ari da: «Hala ere, Adegik mugitu gabe jarraitzen du. Laugarren greba egunaren ondoren, ez badu urratsik ematen, denbora bat emango diegu eta ondoren ikusiko dugu».

Ostegunean, berriro Tolosaldean egingo dituzte mobilizazioak. 09:00etan Usabal kiroldegiaren kanpoan elkartuko dira, kotxe karabana egiteko. 11:00etan Trianguloa plazara joango dira, elkarretaratzea egitera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!