Toka txapelketa, bingoa eta mahai inguru jendetsuak Aldaban

Ataria 2022ko urriaren 4a

Amaitu dira Aldabako jaiak, baina une politak utzi ditu. Igandean helduen eta gaztetxoen toka txapelketa jokatu zen. Larunbatean zahagi ardoa eta bingoa.

Xabier Irazustak eta Amets Azpilikuetak irabazi zute toka txapelketa Aldabako jaietan. Bingo jokoan Arantxa Olano izan zen lerroa oihukatu zuen lehena, baina bingoa, Jose Antonio Aldalurrek eraman zuen etxera. 110 lagun elkartu ziren afarian. Guztiek erromeria ospatu zuten ondoren. Bazkaria igandean egin zuten, beste horrenbeste lagunek, eta Jose Javier izan zen erromeriaren arduraduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!