Berazubi auzoko festak 2022: egitaraua

Ataria 2022ko urriaren 4a

Ostiralean hasi eta asteazkenera arte luzatuko dira festak; egitarau zabal prestatu dute auzotarrek.

EGITARAUA

  • Urriak 7, ostirala
    • 19:00. Txupinazoa Tolosa CF-ren eskutik, bere mendeurrena dela eta.
    • Ondoren. Buruhandiak.
    • 20:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.
    • 21:00. Herri afaria (norberak eramanda).
    • 23:00. DJ Dejotas.
  • Urriak 8, larunbata
    • 10:00. Aldi bereko xake partidak.
    • 10:00. 10 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, 4x4 futbola.
    • 12:00. Gizonezkoen Toka Txapelketa.
    • 16:30. Umeentzako jolasak.
    • 17:30. Txokolatada.
    • 19:00. Pintxo-potea.
    • 19:30. ZOOM orkestraren lehenengo saioa.
    • 22:30. Danborrada auzoko kaleetan.
    • 23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik.
    • 00:00. ZOOM orkestra.
  • Urriak 9, igandea
    • 09:00. Tolosako Udal Txistulari Bandaren diana auzoko kaleetan zehar.
    • 10:00. Haurrentzako sukaldaritza ikastaroa Arzakeko Lander Cornago sukaldariaren eskutik. Izen-ematea: Auzo elkartean.
    • 11:00. IV. Europako Txapela Jaurtiketa Txapelketa.
    • 14:00. Bazkaria plazan, Larreak zerbitzatua eta DJ Peruk alaituta.
    • 18:00. Amaterra eta Tolosaldeko Ahots Gazteak, 3 Tabernan.
    • 19:00. Tolosalsa.

  • Urriak 11, asteartea
    • 19:30. Patata tortilla lehiaketa, Tolosa CF plazan. Oharra: tortillak plazan bertan egin beharko dira.
    • Ordu berean. Pintxo-potea, LaskoTxarangak girotuta.
    • 21:00. Herri afaria (norberak eramanda).
    • 23:30. Capitan Mercury taldearen kontzertua.
  • Urriak 12, asteazkena
    • 12:00. Emakumezkoen Toka Txapelketa.
    • 14:00. Paella erraldoia.
    • 19:00. Areto Dantzak
    • 21:30. Arratoiaren erretzea, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!