Benidormeko erailketa salatu dute

Ataria 2022ko irailaren 28a

Tolosaldeko Itaiak deituta, dozenaka herritar elkartu ziren atzo Tolosako Trianguloa plazan, Soraluzeko 68 urteko emakume bat bere senarrak labankadaz erail duela gogor salatzeko. «Horrelako berri lazgarriek agerian uzten dute urgentziazkoa dela emakume langileon aurkako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta emakumeok egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea», adierazi zuten.

Argazkia: Tolosaldeko Itaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!