Bueltan da Tolosako Udal Liburutegiko irakurketa kluba

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 27a, 09:28

Euskarazko eta gaztelerazko irakurketa-talde bana egongo da. 16 urtetik gorako herritar orok parte hartu dezake, eta doakoa bada ere, aurrez eman behar da izena.

Dagoeneko murgildu gara 2022-23 ikasturtean eta horrekin batera bueltan da, aurten ere, Tolosako Udal Liburutegiaren irakurketa kluba. Aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan hitz egiteko eta iritziak partekatu eta elkar-trukatzeko gunea da, eta 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.

Urrian jarriko da martxan eta maiatzera bitarte egingo dira solasaldi saioak. Lantzen diren liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte, eta parte-hartzaileek aukera izango dute liburuak liburutegian maileguan hartzeko. Aurten ere bi irakurketa-talde egongo dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Euskarazkoan komikiak lantzen jarraituko dute eta, oraingoan ere, Ainara Azpiazu Axpi izango da saio horien dinamizatzailea.

Hauek dira landuko dituzten euskarazko komikiak:

  • Urriak 10: Bidea da borroka (Beñat eta Unai Gaztelumendi)
  • Azaroak 14: Hierba (Keum Suk Gendry-kim)
  • Abenduak 12: Natasha (Koldo Almandoz eta Aritz Trueba)
  • Urtarrilak 9: Sasi artean Elgeta (Koldo Izagirre eta Dani Fano)
  • Otsailak 6: Maus (Art Spiegelman)
  • Martxoak 13: Sua: Sutagar (Alex Tello eta Julen Ribas)
  • Apirilak 17: Black is beltza II: Ainhoa (Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo eta Susanna Martin)
  • Maiatzak 8: Rosalie Blum (Camille Jourdy)

Komikien solasaldiak astelehenetan egingo dituzte, 18:00etan, liburutegian. Lehen saioa urriaren 10ean izango da eta bertan egongo da Unai Gaztelumendi, komikiaren egilea, honen nondik-norakoak azaldu eta parte-hartzaileekin batera, komikiaren inguruan hitz egin eta iritziak partekatzeko. Apirilean ere, Black is beltza II: Ainhoa komikiaren egileetako bat izango da liburutegian, Susanna Martin marrazkilaria, hain zuzen ere.

Gaztelaniazko irakurketa taldea, halaber, astearteetan elkartuko da, ordu eta leku berean. Kasu honetan, Monica Leiva izango da dinamizatzailea eta lehen saioa urriaren 18an egingo dute.

Hauek dira landuko dituzten gaztelaniazko liburuak:

  • Urriak 18: Alguien camina sobre tu tumba (Mariana Enríquez)
  • Azaroak 22: La vegetariana (Han Kang)
  • Abenduak 20: República luminosa (Andrés Barba)
  • Urtarrilak 17: La Frontera (Erika Fatland)
  • Otsailak 14: El peón (Paco Cerdá)
  • Martxoak 21: El libro de la vida (San Teresa de Jesús)
  • Apirilak 18: Obra maestra (Juan Tallón)
  • Maiatzak 16: La vida contada por un sapiens a un neandertal (Juan José Millás eta Juan Luis Arsuaga)

Izen ematea doakoa da eta dagoeneko zabalik dago hemen. Informazio gehiagorako, 943 697 462 telefonora deitu edo liburutegia@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!