Umeentzako ekitaldiak goizean Alliriko festetan

Jon Miranda Labaien 2022ko irailaren 24a

Goizean auzotarrek kalejiran atera dira musika joaz eta suziria botatzearekin batera, buruhandiak atera dira umeen atzetik. Haurrek toka txapelketa jokatu dute.

Atzo abiatu ziren Tolosako Alliri auzoko festak. Suziria bota eta pintxo poteoa egin zuten jai egun handiaren bezperan. Gaur, goizean goiz abiatu dira auzotarrak. Dianarekin auzoko kaleak zeharkatu dituzte eta goiz partea haurrei eskaini diete. Buruhandiak ibili dira Alliriko plazan eta ondoren toka txapelketan aritu dira gaztetxoak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko:

  • 12:00. Patata-tortilla txapelketa.
  • 14:00. Herri-bazkaria.
  • 17:00. Buruhandiak.
  • 18:00. Txokolate-jatea.
  • 18:30. Alliriko X. Toka Txapelketa.

Erlazionatuak

Auzotar gazteenen festa

Ataria 2022 ira 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!