Eskola magistralak, Tolosako musika eskolan

Ataria 2022ko irailaren 21a

Argazkia: Euskadi Brass

Larunbatean, Euskadi Brass taldeko musikariek eskola magistralak eskainiko dituzte Tolosako musika eskolan. Gaur amaituko da izena emateko epea.

Alcoyano txarangak, bere 75. urteurrena ospatzeko bi jarduera antolatu ditu larunbaterako. Goizean, 10:00etatik 12:00etara, goi mailako bost musikarik eskola magistralak eskainiko dituzte Tolosako musika eskolan:

  • Tronpeta: Erlantz Fernandez, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko katedraduna.
  • Tronpa: Luis Fernando Nuñez, Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronpa bakarlaria.
  • Tronboia: Alejandro Garcia, Freelance eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kolaboratzailea.
  • Tuba eta Bonbardinoa: Oscar Abella, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlaria.
  • Perkusioa: Dani Garay, freelance eta Euskal Barroko ensemble eta Jordi Savallen kolaboratzailea.

Ikasle guztiei zuzenduta egongo dira, musika maila eta adina edozein direla ere, baita beste instrumentu batzuk jotzen dituztenei ere. Izena emateko, alcoyanotolosa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali behar da, izen-abizenak idatziz. Gaur itxiko dute izen-emate epea.

Eskola magistralak amaitutakoan, 30 minutuko atsedenaldia egongo da. 12:30eatik 14:00ak arte, Euskadi Brass taldearen entsegu didaktikoa izango da. Alberto Urretxo taldearen sortzaileak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlariak gidatuko du saioa.

Goizeko eskolez gain, Euskadi Brass taldearen kontzertua izango da, 19:00etan, Santa Klara komentuko elizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!