Tolosa CF mendeurrena

Beotibar pilotalekua bete nahi dute urriaren 1ean

Ataria 2022ko irailaren 21a

Esku pilotari profesionalekin eta Tolosa CF-koekin jaialdia antolatu dute, klubaren 100. urteurrena dela eta. Hiru partida jokatuko dira.

Jaka-Albisu eta Peña II-Mariezkurrena II.aren arteko partida izango da jaialdiko partida nagusia. Aurrez, Agirre eta Bakaikoak neurtuko dituzte indarrak. Azken partidan Tolosa CFko pilotariak ariko dira lehian, Altuna-Iztueta eta Amiano-Ugartemendia.

Urriaren 1eko pilota jaialdia 17:15ean hasiko da. Kantxako sarrera 35 eurotan jarri dute eta errebotekoa 20 eurotan. Goiko solairuan, 15 urtetik beherakoek sarrera dohain izango dute, guraso baten laguntzarekin joaten baldin badira pilotalekura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!