Tolosako Udalak eskualdeko 7 gazte kontratatu nahi ditu

Ataria 2022ko irailaren 14a

"Onura publikoko edo interes sozialeko zereginetara" bideratutako lanpostuak dira. Kontratu guztiak lanaldi osokoak izango dira, urtebeteko eperako. 

Tolosako Udaletik azaldu dutenez, deialdiaren helburua ondorengoa da: "Gazteentzako lan aukerak areagotzea, langabezian daudenentzako aukerak sortzea eta eskualdeko laneratze-tasa handitzea, beti ere, ekoizpen-sistemaren, enpresen eta langileen premiei erantzunez".

Bete beharreko baldintzak

Lanpostuetarako eskaera egin ahal izateko, udalak ondorengo baldintzak jarri ditu:

  • Tolosaldean bizitzea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • 3.HE euskara-eskakizuna edo baliokidea izatea, profil teknikoen kasuan, 4.HE.
  • Enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar den lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
  • Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Toki erakundeek gazteak kontratatzeko 2022ko laguntzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren baitan, Tolosako Udalak 224.044,17 euroko dirulaguntza jaso du zazpi kontratu hauek aurrera eramateko, azaldu dute.

Lanpostuak ondorengoak dira:

  • Gizarte langilea
  • Inguruneak eta sozietate digitalak dinamizatzeko teknikaria
  • 2 informatikari
  • Ingeniari edo arkitekto teknikoa
  • Energiarako teknikaria
  • Harrera publikorako administraria


Eskaera nola egin 

Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, irailaren 19a baino lehen izapidetu behar dute eskabidea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!