Gurpilgunea ezagutzeko aukera

Ataria 2022ko irailaren 14a

2019ko Mugikortasun Asteko artxiboko irudia.

Mugikortasun Asteko eta Asteklimako ekitaldiak izango dira datorren astean.

Klima aldaketari aurre egiteko bizikletaren erabileraren garrantzia azpimarratzea izango dira Mugikortasun Asteko eta Asteklimako aldarriak. Europan bihartik aurrera ospatuko dute Mugikortasun Astea, eta ondoren klima aldaketaren inguruan kontzientzia piztea helburu duen Asteklima. Eskualdean Tolosaldea Garatzen agentziaren bidez ospatuko dira bi hitzorduak eta lehen ekitaldia astelehenean izango da; Gurpilgunea irekiko dute. Ekitaldi nagusia hilaren 23ko Bizibira Fest bizikleta bira izango da. Ibarrako plazatik aterako dira 17:30ean eta Tolosan bi ibilbide izango dira; bata Larramenditik aterako da eta San Inazio kaletik bestea. 

Egitaraua
  • Irailak 19. Gurpilgunearen ate irekiak 17:00etan.
  • Irailak 21 eta 22. Gurpilgunearen ate irekiak 17:00etatik 19:00etara.
  • Irailak 23. Bizibira Fest 17:30etik aurera eta 17:30tik 19:00etara festa Zumardiaundian.
  • Irailak 24. Bigarren eskuko bizikleta azoka Zumardiaundian 10:00etatik 13:00etara; patinak, patineteak, kaskoak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!