BABESTUTAKO EDUKIA

Ikasturte berria, ingelesez eta frantsesez

Tolosaldeko Ataria 2022ko ira. 13a, 10:00

Lacunza akademia prestatu da ikasleak hartu eta ingelesean zein frantsesean trebatzeko; ikasturte berrirako matrikulazioa zabaldu dute.

Hasi da ikasturte berria guztiontzat, eta Lacunza akademian ere prestatu dira datorrenari aurre egiteko. Bost urtetik gorako edonorentzat dituzte ateak zabalik, ingelesa edo frantsesa ikasteko.  Matrikulatzeko epea dagoeneko zabalik daukate: academia@lacunza.es helbidera idatzita, 943 464 700 zenbakira deituta, edota Lopez Mendizabal 1ean daukaten bulegora joanda eman daiteke izena.

Hizkuntza bat ikasten zenbat eta lehenago hasi, hobea dela uste dute Lacunzan. "Haurrak esponja batzuk dira, txikitatik hasten direnek errazago barneratzen dute; ikusi besterik ez dago ama hizkuntza zein erraztasunarekin ikasten duten". Arrazoi horrengatik, bost urtetik aurrera Lacunzan apuntatu zaitezke hizkuntza bat ikastera. "Hizkuntza jolasean ikasten dute, eta ikasgelan naturala izan daitekeen hizkuntza ikasten dute lehenik: gauzak nola eskatzen diren, errepikatzen, oinarrizko hiztegia, eta irakasleen partetik entzuten duten guztia ingelesez izan dadila da garrantzitsua". 

Hala ere, horrek ez du esan nahi haurrentzat soilik dagoenik lekua Lacunza akademian. Adin guztietako jendeak du joateko aukera. "Erretiroa hartzen duen jendeak ere jotzen du gugana, askotan, burua aktibo mantendu nahi izaten dutelako, eta horretarako hizkuntza batean trebatzea baliagarria izan daiteke. Eta gainera, esaterako, Tolosan badugu helduen talde bat bizpahiru ikasturteren ondoren B1 maila egiten hasiko dena". Klaseak bakarrik jasotzeko aukera ere badute akademian, baina gehienek taldeetan ikasten dute. "Jendea ezagutzeko parada ere bada, eta gainera, taldean ikusten zoaz hobetzen ari zarela; askotan, gutxien espero duzunean erabili dezakezu ikasten ari zaren hizkuntza hori, bizitzako edozein unetan". 

Nerabeei begira, gehienak tituluren bat ateratzera doaz Lacunza akademiara. "Bakoitzak bere helburuak izaten ditu, ordea, ez da nahitaezkoa titulua lortzea". Hala ere, "asko" dira tituluaren bila doazenak, batzuk, gainera, halabeharrez: "Zenbait unibertsitatetan gradua amaitzerako ingelesean C1 Advanced maila izatea eskatzen dute, eta hemen hori lortzeko laguntza eskaintzen dugu". 

Gaineratu dute ingeles maila, esaterako, igotzen ari dela: "Orain dela urte batzuk arte B2 First mailaren bila joaten zen jendea, baina, gaur egun, geroz eta ziurtagiri altuagoa eskatzen dute lan munduan". Kontua da, normalean gaztetxotatik hasten dela jendea hizkuntza ikasten, beraz, "geroz eta gazteagoek maila handiagoa lortzen dute".

Gertutasunetik lanean

«Lan pixka bat eginez guztia lortu daiteke». Horretarako dago irakasle profesional taldea Lacunzan, "ikasle bakoitzaren helburuak errespetatu eta bakoitzaren beharretara egokitzeko". Gertutasuna da Lacunza akademian zaintzen duten baloreetako bat. "Ikasleak gustura egotea da daukagun helbururik garrantzitsuena, betiere bere diziplinaren barruan. Hona datorrena ikastera dator, lan egitera, baina giro on batean ondo ikasi daiteke". 

Taldean aritu arren, banakako jarraipena egiten diete ikasleei, "gertukoa", eta haur eta nerabeen kasuan, gurasoekin ere "harreman zuzena" dutela diote. 

Goizeko, eguerdiko eta arratsaldeetako ordutegiak dituzte, publiko zabalarengana iritsi  eta bakoitzaren beharretara moldatu asmoz. Eguerdietan ikastetxeetan zein akademian bertan eskaintzen dute zerbitzua. Arratsaldeetan, nerabe eta helduei begirako klaseak eskaintzen dituzte, eta goizetan, helduak edota unibertsitatera arratsaldez joan behar izaten duten ikasleak joan ohi dira gehienbat.

Bi hizkuntza

Ingelesa eta frantsesa. Bi hizkuntza horietan dago trebatzeko aukera, maila guztietan. Bi hizkuntzak ikasteko hautua egiten duenak, %50eko beherapena izango du bigarren hizkuntzako tasa ordaintzerako orduan.

Urte guztian zehar izango da matrikulatzeko aukera, aurrez aipatutako bideak erabilita. "Bere mailara egoitzen den talderen bat badago, beti izango du hasteko aukera eta eskuzabalik hartuko ditugu ikasle berriak". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!