N-1 errepidea itxita egongo da Tolosan gaur gauean

Ataria 2022ko irailaren 10a

Bidegik AT Sistemako lau arkupe berrietako bigarrena jarriko du gaur 00:00etatik 06:00etara N-1 errepidean, Tolosa parean, eta hori dela eta errepidea erabat itxiko dute.

Bidegik esan du arkupea jartzeko errepidea bi noranzkoetan itxi behar dutela. Ondorioz, Irungo noranzkoan doazen ibilgailu arinak 433 irteeratik desbideratuko dituzte Tolosarantz, N-1 zaharretik, autobiara itzultzeko, Tolosako suhiltzaileen parkeko biribilgunearen parean. Gasteizerantz doazenek ordea, 434. irteera erabili beharko dute eta ibilbide bera egin kontrako noranzkoan. Desbideratzeak seinaleztatuta egongo direla esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!