Urriaren 1eko Eskubaloi Festarako izena emateko eskatu dute Tolosa CF-tik

Ataria 2022ko irailaren 9a

Mendeurrena ospatzen ari da Tolosa CF kluba, eta horrekin batera Eskubaloi sailak 50 urte betetzen ditu. Urriaren 1erako festa handi bat prestatzen ari dira.

Tolosa CF Eskubaloitik azaldu dutenez, "sekulako festa dugu esku artean eta zuek egunaz gozatzea da gure helburu nagusia. Ziur gaude izugarri gustatuko zaizuela eta imajina dezakezuena baina askoz ikaragarriagoa izango dela". Festara sartzeko izena ematea ezinbestekoa dela azaldu dute. Izena eman dezake egun eskubaloi taldeetako jokalaria denak edo aurretik izan denak, eta nahi den adina lagun eta senide eraman ditzake.

Klubetik jokalari eta jokalari ohi guztiak animatu dituzte parte hartzera. Izena emateko formularioa bete behar da horretarako, eta zehaztu zenbat gonbidatu joango diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!