Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko aukera dute ikasle berriek

Ataria 2022ko irailaren 7a

Dagoeneko ikasle direnek eman dute izena eta ikasle berriek plazak bete arte izango dute aukera. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Musika Eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek hobariak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Bestalde, hobari berezietara ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Maila eta kurtsoen eskaintza:

  • Lehen zikloa: 4, 5 eta 6 urtekoentzat tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa...
  • Aurre-hasiera: 7 eta 8 urtekoentzat: musika irakurri eta instrumentuak ezagutzeko saioak.
  • Bigarren zikloa: 8 urtetik gorakoentzat: musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua...
  • Helduak: 18 urtetik gorakoentzat: musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua...

Matrikulazioa non eta nola egin

Izapideak musika eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizez (10:00-13:30) eta arratsaldez, astelehenetan eta astearteetan (17:30-19:00). Edozein zalantza argitzeko, musika eskolara bertaratu, 943 65 44 66 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak Tolosa.eus webgunean daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!