Jada eman daiteke izena Jabetze Eskolako ikastaroetan

Ataria 2022ko irailaren 13a

Hamazazpi jarduera izango dira irailetik urtarrilera, horietako lau jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan.

Irailaren 30ean abiatuko da Tolosako Jabetze Eskolaren udazkeneko programazioa. Aurten hamazazpi jarduera antolatu dituzte, horietako lau Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak sustatzen duen jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan.

Sexu-genero identitate askotariko kolektiboen errealitateak auzitan jarri eta irtenbideak proposatzera bideratutako ekintzak direla guztiak azaldu dute, esperientziak eta jakintzak partekatzeko. Horrela, gorputzaz disfrutatzeko, errebindikazioak produzitzeko, diskurtsoak lantzeko edota artea sortzeko ekintzak izango dira proposatu dituztenak.

Izen emateak eta ordainketak

Atzo zabaldu zuten izena emateko epea, eta online egin beharko da Tolosakoudala.org/berdintasuna helbidean. Inork internet bidez egiteko zailtasunik baditu, Tolosako kultur etxean, 943 67 03 83 telefono zenbakian, edo berdintasuna@tolosa.eus helbidean laguntza eskatzeko aukera duela azaldu dute. Izena eman ondoren, matrikula kultur etxean bertan ordaindu beharko da, kreditu-txartelarekin.

EGITARAUA

  • Autoestimua, konfidantza eta jabetzea (Urriak 3, 10, 17, 24. Astelehenak, 16:00-18:00, kultur etxea).
    Euskaraz eta Gazteleraz. Matrikula: 5 euro.
  • Irrintzi Tailerra (Urriak 7, 18:00-20:30, kultur etxea).
    Euskaraz. Matrikula: doan.
  • Batukada feminista (Urriak 4, 18; azaroak 8, 22; abenduak 13; urtarrilak 10, 24; otsailak 7, 28. 18:30-20:30, Laskorain Ikastola, Usabal).
    Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
  • Xilografia tailerra, linoleo gainean (Urriak 4, 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29. Astearteak, 18:00-20:00, kultur etxea).
    Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
  • Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik (Urriak 5, 19, 26; azaroak 2, 9, 16, 23, 30. Asteazkenak, 18:00-20:00, kultur etxea).
    Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
  • Munduko emakumeen literatura taldea (Urriak 5, azaroak 2, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 8, martxoak 1. Asteazkenak, 18:00-20:00, udal liburutegia).
    Gaztelaniaz. Matrikula: 5 euro.
  • Eskuak argitara! Autosufizientzia elektrizitatean (Urriak 6, 13, 20, 27; azaroak 3, 10, 17. Ostegunak, 17:00-20:00, kultur etxea).
    Gaztelaniaz. Matrikula: 10 euro.
  • Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea (Urriak 20, azaroak 17, abenduak 15, urtarrilak 19, otsailak 9. Osteguna, 18:00-20:00, udal liburutegia).
    Euskaraz. Matrikula: 5 euro.
  • Emakumeak musika-geletan (Urriak 24, astelehena. 10:00-12:00, Eduardo Mocoroa Musika Eskola).
    Euskaraz. Matrikula: doan.
  • Emakume margolariak itzalean: piztu ditzagun argiak! (Urriak 26; azaroak 2, 9, 16, 23, 30. Asteazkena, 15:30-17:30, kultur etxea).
    Euskaraz eta gaztelaniaz. Matrikula: 10 euro.
  • Boxeo ikastaroa, 9-14 urteko neska gazteentzat (Azaroak 4, 11, 18. Ostiralak, 17:00-19:00, kultur etxea).
    Euskaraz. Matrikula: doan.
  • Autodefentsa feminista (Urtarrilak 13. Ostirala, 16:30-20:00 eta urtarrilak 14, larunbata, 10:00-14:00, kultur etxea)
    Gaztelaniaz. Matrikula: doan.
  • Erotika tailerra: gorputza boteretzea (Urtarrilak 16, 23, 30; otsailak 6. Astelehenak, 17:00-19:00, kultur etxea).
    Euskaraz. Matrikula: 5 euro.

Guretzako: jatorri anitzeko emakumeentzako gunea:

  • Mugitu mugikorrarekin! (Urriak 6, osteguna, 17:00-19:00, kultur etxea).
    Gaztelaniaz. Matrikula: doan.
  • Alternatiba ekofeministak eraikitzen: ingurumenaren degradazioa, klima-aldaketa eta desplazamendu behartuak (Urriak 15, larunbata, 09:30-13:30, kultur etxea).
    Gaztelaniaz. Matrikula: doan.
  • Las Poderosas. Antzerkia eta solasaldia (Azaroak 11, ostirala. 18:00-19:30, Topic).
    
Gaztelaniaz. Matrikula: doan.
  • Xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra (Urtarrilak 28, larunbata, 09:00-12:30, Ereite Elkartea, San Esteban, 20).
    Euskaraz eta Gazteleraz. Matrikula: doan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!