Iurre taberna gailendu da, zirraraz betetako finalean

Ataria 2022ko ira. 3a, 21:18

Garia okindegiaren aurka 2-1 irabazi du, eta lehen bi setak oso parekatuak izan dira; Euskal Herria plazan jai giroa izan da nagusi.

XII. Hondartza Bolei Txapelketa iritsi da bukaerara. Aste guztian partidak jokatzen aritu ostean, gaur iluntzean jokatu da finala Garia okindegia eta Iurre tabernaren artean, eta azken hori gailendu da iazko irabazlearen aurrean. Final borrokatua izan da, lehen bi setak oso parekatuta joan baitira. Lehena Iurreren aldekoa izan da, 21-18ko emaitzarekin, eta bigarrena Gariak irabazi du, 23-21, zirrara handiko bukaerarekin. Hirugarrenean, ordea, Iurre gehiago izan da, eta 15-7ko emaitzarekin lortu dute irabaztea.

Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu da, Ilargi eta Oskarbiren artean. Azkenean, Ilargi hirugarren geratu da, eta Oskarbi laugarren. Ikuskizun guztiaren lekuko Euskal Herria plaza bete duen jendetza izan da. DJ Bullen musikaz alaiturik, festa giroa izan da nagusi.

Toloboleik antolatu eta Tolosako Udalak eta inguruko ostalariek laguntzen duten txapelketan Tolosaldeko 39 talde mistok hartu dute parte, 250 parte hartzaile baino gehiago, guztiak eskualdekoak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!