Berdinketarekin amaitu da aurkezpen partida

Ataria 2022ko irailaren 2a

Futboleko erregional ohorezko mailan ariko da denboraldi honetan Tolosa CF-ko gizonezkoen lehen taldea.

Zaleen aurrean taldearen aurkezpena egiteko baliatu dute gaur Berazubin jokatutako partida, UCD Burlades taldearen aurka, hirugarren mailan dagoen talde nafarra. Bana berdindu dute, eta etxeko taldeak itxura ona eman du.

Aurkezpenean, jokalariak banaka atera dira zelai erdira, eta zaleen txaloak jaso dituzte. Joseba Roteta entrenatzaile berria ere zelai erdian izan da, bere bi laguntzailerekin batera. Laster abiatuko da liga taldearentzat, hurrengo asteburuan, irailaren 10-11koan, hain justu, izango baitute lehen partida. Zumarragako Urola taldearen aurka jokatuko dute, etxetik kanpo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!