Atletismo eskolan izena emateko aukera zabalik

Ataria 2022ko irailaren 1a

Ikasturtea datorren astelehenetik, irailaren 5etik aurrera, hasiko da martxan, Berazubi estadioan.

Tolosa CF-ko atletismo eskolak jakinarazi du izena emateko epea zabalik dagoela. Datorren astean hasiko dira ikasturtearekin, ondorengo ordutegiarekin: benjaminak (2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) asteartean eta/edo ostiralean, 17:30-18:30; alebinak (2011 eta 2012), astelehen eta asteazkenean, 17:30-18:30; eta infantilak (2009 eta 2010), astelehen, asteazken eta ostiralean, 17:20-18:30.
 
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 676 487 222 zenbakira deitu daiteke (15:00etik 17:00etara) edo atletismo.tolosacf@gmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!