2022/09/10 - 2022/09/11 06:30
Alpino Uzturre Mendi Elkarteak irteera antolatu du Pirinioetara. Irailaren 10an (larunbata) irtengo dira Tolosako San Frantzisko eliza atariko autobus geltokitik, 6:30ean. Txangoa Lizara aterpean (1.540 m.) hasiko da, eta Canfranc herrian (1.045 m.) amaitu, Collado del Bozo lepotik (2.019 m.) eta Majada de Gabarditotik (1.520 m.) igaro ondoren.
Irailaren 11n, berriz, Astun eski estazioan (1.730 m.) hasiko dute txangoa, eta Ayous aterpetik (1.967 m.) eta Chemin de la Maturetik (798 m.) igaro ondoren, Etsaut (594 m.) frantziar herrian amaituko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?