Badator boleibola ezagutarazi eta kirola bultzatzeko helburu duen XII. Hondartza Bolei Txapelketa. Bihar ekingo diote txapelketako lehen egunari eta irailaren 4ra bitartean jokatuko dira partida guztiak. Tolosako Udalaren eta inguruko ostalarien laguntzarekin antolatu dute aurtengo txapelketa ere.
Tolosaldeako 39 talde mistok osatuko dute aurtengo txapelketa, hain zuzen, 18 urtetik aurrerako 250 parte hartzaile baino gehiago daude, denak eskualdean bizi direnak. Taldeak lau multzotan banatu dira zozketa baten bidez, asteartetik ostiralera ligaxkako fase bat jokatzeko. Partida horiek arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko dira, eta gaueko 23:00etan amaituko dira. Ostiralean berriz, gehiago luzatuko dira gaueko 00:45ak arte.
Toloboleiko kideek jada argitaratu dute ordura arte izango diren partida guztien ordutegia:
Larunbatean, irailaren 4an, 32 talderekin jokatuko da azken fasea, goizeko 9:00etan hasita, eta finala arratsaldeko 20:00etan jokatuko da.
Boleibola, kirola eta giro ona faltako ez diren egunetan, Euskal Herria plazara gerturatzeko gonbidapena egin dute Toloboleiko kideek. Bertan, ikusleen eskura egongo den txozna ere izango dela jakinarazi dute, garagardoarekin eta urarekin.