Tolosan jokatuko dira ziklo-kroseko Euskal Herriko Txapelketak

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 26a

2016an Asteasun jokatutako ziklo-kros lasterketako irudia.

2023ko egutegia argitaratu berri dute, eta abenduaren 31n izango da Tolosan jokatuko den proba; eskualdean jokatuko den ziklo-kroseko proba bakarra izango da. 

2023ko Euskal Herriko ziklo-kroseko egutegia kaleratu dute. Urriaren 12an hasiko dira lasterketak eta urtarrilaren 14an izango da azkena; horietatik bakarra izango da Tolosaldean. Hain justu, urte zahar egunean, Tolosan jokatuko dira Euskal Herriko Txapelketak. Gainerakoan, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan izango dira lasterketak; Gipuzkoan gehienak Goierri eskualdean izango dira.

Ondorengoa da egutegi osoa:

  • Urriak 12 · Elorrioko Ziklokrosa
  • Urriak 23 · Berrizko Ziklokros Sari Nagusia
  • Azaroak 1 · Legazpiko Ziklokrosa
  • Azaroak 12 · Arbuluko Ziklokrosa
  • Azaroak 13 · Zornotzako Ziklokrosa
  • Azaroak 19 · Beasiango Ziklokros Sari Nagusia
  • Azaroak 20 · Lezamako Ziklokros Zirkuitua
  • Azaroak 27 · Abadiño Udala Saria
  • Abenduak 4 · Urdiaingo Ziklokrosa
  • Abenduak 10 · Segurako Ziklokros Saria
  • Abenduak 17 · Iruñeko Ziklokrosa
  • Abenduak 18 · Aiarako Ziklokrosa
  • Abenduak 31 · Euskal Herriko Ziklokros Txapelketak (Tolosa)
  • Urtarrilak 7 · Jose Maria Basualdoren Oroimenezkoa
  • Urtarrilak 8 · Ormaiztegiko Ziklokros Proba
  • Urtarrilak 14 · Berako Ziklokrosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!