Alkoholismoaren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo dute bihar

Ataria 2022ko abuztuaren 24a

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak antolatutako egistamoa da, eta bihar arratsaldeko 19:30etan, San Esteban auzoan izango da.

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du bihar arratsaldeko 19:30etan, alkoholismoaren eta bere ondorioen eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!