Lara Arruabarrenak erretiroa hartzea erabaki du

Ataria 2022ko abuztuaren 13a

Tenislari tolosarrak 24 'Grand Slams' jokatu ditu profesionaletan eman dituen 15 urteetan eta 350 garaipen ofizial lortu ditu.

Lara Arruabarrena tolosarrak tenisa utziko duela iragarri du, 30 urterekin. Bere ibilbidean bi WTA titulu lortu ditu, Bogotan 2012an eta Seulen 2016an, eta finalista geratu zen Kolonbiako hiriburuan 2017an eta 2018an.

Tolosarrak 24 'Grand Slams' jokatu ditu profesionaletan eman dituen 15 urteetan. Horien artean 350 garaipen ofizial lortu ditu. Hala ere, tenislariak ez du partidarik jokatu urtarrilaz geroztik.

2018an zazpigarren denboraldiz jarraian mantendu zen Top 100ean, 82. postuan amaituz. Gainera, Bogotan txapeldunorde izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!