Banatu dituzte txapelak 54. Tolosa CF pala txapelketan

Ataria 2022ko abuztuaren 8a

Altuna-Zabala, Lopez-Aldasoro, eta Loidi-Eskudero bikoteek jantzi dituzte txapelak, hurrenez hurren, bigarren mailako, emakumezkoen mailako eta azkenak, eta gizonezkoez lehen mailako finaletan.

Ostiral arratsaldean jokatu ziren 54. Tolosa CF Pala Txapelketako finalak. 18:00etan hasita, bigarren mailako finalak jokatu ziren lehenik: Altuna-Zabala bikotea izan zen irabazalea, Zurutuza-Manterola bikotea 30-25 garaituta. Bigarren partida, emakumezkoen mailakoa izan zen. Kasu honetan, Lopez-Aldasoro izan ziren txapela jantzi zutenak Balerdi eta Urien aurka, 26-30 irabazita. Eta azken partidan, gizonezkoen lehen mailakoan, Loidi-Eskudero bikoteak 18-30 hartu zituzten mendean Zabala eta San Miguel, iazko txapela ondo baino hobe defendatuz.

Aurtengoan, gainera, epaile lanetan aritzen den eta antolakuntzaren parte den Sebas Osinalde omendu zuten.

46. Txapelaren oroigarri eta pala txapelketa

txapelaren oroigarri finalak ere jokatu ziren ostiralean. Iaz Julen Loidirekin batera txapeldun izan zen Nagore Murua aurtengoan ere protagonista izan da bere osaba, Mikel Goitiarekin batera. Bigarren aldiz jarraian jantzi du txapela bikote mixto batek 30-10 irabazi ostean. Aurkariak izan zituzten Jon Aldazabal eta Martin Zelaia. Bi hauek, ordea, ezin izan zioten aurre egin altzoko bikoteak eskainitako jokoari, eta azkenean, nagusitasunez irabaztea lortu zuten altzotarrek.

Tolosa CF pala txapelketa nagusian parte hartu, eta izena eman zuten hamasei jokalarien artean, zortzi bikote osatuz jokatu ziren pasa den astean, astelehenetik ostirala bitarte, zortzi partida final laurden, final erdi, eta final egunarekin. Final honen aurretik hirugarren eta laugarren postua jokatu zituzten, Arregi-Agirre osaturiko bikotea, Amaia Lopez eta Ganixek osaturiko bikote mixtoaren aurka. Azkenean, azken bi hauek irabazi zuten 30-20ko emaitzarekin.

Argazkiak: Tolosako palistak

54. pala txapelketa finaleko emaitzak

Lehen mailan

Zabala-San Miguel (Gaztelu-Lasarte) 18

Loidi-Eskudero (Andoain) 30

Bigarren mailan

Altuna-Zabala (Alegi) 30

Zurutuza-Iturrioz (Hernani) 25

Emakumezkoetan

Balerdi-Urien (Hernani) 26

Lopez-Aldasoro (Idiazabal-Ataun) 30

46. txapela oroigarriaren finaleko emaitzak

Nagore-Goitia 30

Aldazabal-Zelaia 10

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!