Tolosaldea laugarren

Ataria 2022ko abuztuaren 7a

Atzo Hondarribian jokatutako estropada. Argazkia: Aitor Arrizabalaga

Getariako Ikurriña izan da gaur jokoan, eta hirugarren posturako lehia estua izan badute ere, gaur laugarren geratu dira eskualdeko arraunlariak.

Estropadaren hasieran nabarmena izan da ligako bi protagonista nagusien arteko parekotasuna. Lehenengo luzea ia parean egin dute, eta ziabogara segundo bakarreko errentarekin iritsi dira oriotarrak. Bigarren luzean Arraun Lagunakek ezin izan dio martxa eutsi ligako liderrari. Azkenean, Oriok 9 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki helmugan. Hirugarren posturako borrokan, gaur, Donostiarra izan da nagusi 11 segundora helmugaratuta. Tolosaldea laugarren izan da 12 segundora.

Lau estropadaren faltan, Oriorena da Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lehen postua 38 punturekin. Bigarren da Araun Lagunak, 32 punturekin. Hirugarren postuan Donostiarra dago 16 punturekin, eta laugarrenean Tolosaldea 14rekin.

Hurrengo asteburuan

Datorren larunbatean, abuztuaren 13an, Ondarroako XXXVIII. Bandera-Cikautxo SN. Eta igandean, berriz, abuztuaren 14an, X. CaixaBank Bandera, Castro Urdialesen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!