Tolosako Garagardo Festa egingo dutela iragarri dute

Ataria 2022ko abuztuaren 6a

TAKE saskibaloi taldeak iragarri duenez, bi urteko etenaren ostean aurten egingo dute Garagardo Festa. Zerkausian izango da irailaren 15etik 18ra.

TAKE saskibaloi taldeak iragarri du bueltan dela Tolosako Garagardo Festa. Pandemiagatik azken bi urteetan ekimena bertan behera geratu ostean, irailaren 15etik 18ra egingo dute Tolosako Zerkausian. Aurki emango du festaren inguruko informazio gehiago TAKEk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!