Ander Martinez de Rituertok bosgarren egin du Munduko Txapelketan

Ataria 2022ko abuztuaren 5a

Real Sociedad taldeko pertika jauzilari tolosarrak 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan 5,25 metrotako jauziarekin berak ezarritako Euskadiko marka gainditzea lortu du.

Ander Martinez de Rituerto Real Sociedad taldeko pertika jauzilariak bosgarren egin du 20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketan. Espainiako selekzioak aukeratutako taldean aritu da tolosarra eta finalean bosgarren tokian sailkatzea lortu du, 5,25 metroko jauzia egin ondoren. Honenbestez, 5,23 metroan ezarria zuen Euskadiko marka gainditzea lortu du Martinez de Rituertok.

1.500 kirolari baino gehiago aritu dira Calin bihar amaituko den 20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketan. Espainiako selekzioak aurtengo txapelketan lortu duen posturik onena izan da pertika jauzilari tolosarrak erdietsitakoa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!